Búsqueda personalizada

Sunday, August 2, 2009

Budva eta Yugoslaviako autobusa

Atzo, Kotorren, Australiako neska bat eta Ipar Irlandako mutil bat ezagutu nebazan eta hirurok jun ginan trago batzuk edaten. Hasieran bai kosta be esaten ebena ulertzia! Gero hobeto.
Irlandako mutilak nundik etorren argi itxi eban; hori da hori zerbeza botilak errez sartzia barrura, sei izan zirala uste dot. Eta ez eban lotara jun nahi, nahiz-ta goizeko 6etan jeiki behar zan hegazkina hartzeko. Holan ba ordu batak eta erdiak inguruan sartu nintzan ohian eta lo seko geratu nintzan. Hain seko ze, gabaz bi lagunek alde ein eben gelatik eta beste hiru sartu ziran. Ez naz jaiki goizian eta ez dodaz ikusi bat bi neska ohe bardinian lotan?! Gaur arratsaldian ezagutu dotez eta antza danez, goizeko 3etan ailaga ziran eta gordeta euken ohetariko bat okupata egoan.
Goizeko 7ak inguruan jaiki naz, katarro bat baneuka moduan flemak botaten. Eta pentsa dot: jeiki nazenez gero, aprobetxa daidan eguna. Goizeko 8,30ak ondoko plaza baten egon naz armosaten. Eta 9etako autobusa hartu dot Budvara (euskaraz 'Budba' irakurten da).
Budva be oso ondo dago, itxura guztia dauko Montenegro eta inguruko herrikuak uda pasatzen doazen tokia dala. Lekitto bilbotarrentzako. Halan da be, Kotor hobeto dago, nahiz ta alde zaharra ikusteko ondo dago. Bueno, Budvan alde ona da "hondartza" edo bainua hartzeko leku gehiago daukola. Ura hotza dago, edo emoten dau kanpoko kontrastian hotza dala. Kontuan euki gaur 35 gradu egon dirala kanpuan eta ura ez dakit.
(Behintzat gabaz 18-19ra bajatzen da eta asko eskertzen da)
-----------------------------------------------------------------------------
Gaur esan neike Yugoslaviako autobus baten ibili nazela, Budvatik Kotorrera bueltan. Umetan Bilbotik baskongadetako autobusak hartzen genduzaneko sasoia etorri jat burura. Orain dala 30 urteko autobusa, haize barik eta motxilak buru ganian ixteko sare bat. Markinara Jai-Alai zaharretan juten zinienak ondo akordako zarie. Eta haizian partez, leiho zati bat mogidu behar. Halan da be ni lo geratu naz eta 25 minutu inguru seko lo etorri naz.
------------------------------------------------------------------------------
Beste gauza bat be badaukat esateko. Kotorrera ailaga nintzanian, bereberrak be atzera botateko moduko berua, pasa neban ate nagusia eta ze entzungo ta eskumako tabernatik Julio Iglesiasen kantak, "mekaguen..." Eta atzo gabaz be taberna bardinian barriro... Hor ezin ba tragorik hartu. Kotorreko zerbezian musika swing-a da. Pare bat tabernatan egon naz pivo eraten swing entzuten eta edarto.

Hala ba, kontako dotzuet bihar Splitera zelan noian, goizeko 7:10etan urteten dot eta teorian 13:50etan ailaga. Hiru muga pasa biharko dotez.

Do jutro

No comments:

Post a Comment