Búsqueda personalizada

Friday, August 7, 2009

super

Super; Spliteko etxekoandreak erabiltzen eban berba toki politak edo oso politak deskribatzeko.
Splitetik Hvarrera juan behar nintzala esanda, "Hvar super", Trogir be "super Trogir". Ez dira ez superheroiak baina bai toki edarrak.
Baina benetan super merezi daben tokia Plitvice da, bai jauna, "super Plitvice". Hori da hori parajia, ez dot ikusi -ezta ikusiko be- Kroazian hain toki politik; lakuak, txikiak zein handiak bata bestian ondoan kota desberdinetan tartian ur jauzi desberdinak osatzen dabezela. Bertatik nenbilela uste izan neban naturak sortutako aquapark naturala zala ha. Ura hain garbi ez dot ikusi sekula, eta zeozergaz konparatziarren, piszinako uran pareko gardentasuna dauko. Bertan bainatzen itxiko balebe eta txirristak jarri... edarra aquaparka. Baina zeozergatik dago hain garbi eta hainbeste landare, arrain... Benetan, bertatik pasatzen bazarie geratu egun bat bertan.
Beste berba bat "super"egaz; "superpateada". Bai, Plitvice asko gusta jaten baina edarra ibilaldia egin nebana bertan. Eguerdiko 14:30etan sartu nintzen parkian eta 19:30etan urten nintzan, gelditu barik, itsasuntzia hartzeko ordubete kenduta. Kontuak ataraten hasita, eta toki bardinetik birritan pasata, K ibilibide luziena amaitu neban eta ordurako parkian ia inor ez zan geratzen. Nire hanka-oinak igarri eben baina merezi eban.
Behin parkia ikusi ta gero, Plivitcen ez dago zer egin, ta gaur goizian autobusa hartu dot. Pulara juan nahi neban baina autobus konbinazinoiak Zagrebera edo Zadarrera doiaz eta Pula ondora doiana berandu. Orduan ba goizeko 11etako autobusa hartu dot eta orain Zagreben nago.

Nik badaukat bidaian nabilenian ohitura bat; sartzen nazen tokietatik zelan (eta noiz) urten jakin behar dot. Eta hori da egin dotena autobus eta tren geltokian artean. Gero informazio bulegora juan naz eta orduan konturatu naz ez dabela merezi Zagreben geratzia, gaur arratsaldian buelta bategaz nahiku dala. Halan ba, gaur gabeko 23etan trena hartzen dot.
Nora noian? Zuek igarri. Bi pista: 1-etxera hurreratzen 2-kroaziatik kanpora.
Irakurri dozuen moduan Kroaziatik kanpora noia. Hurrengo baterako be itxi behar dira gauzak ikusteko, inoz beste bategaz banator edo; Pula, Zadar eta irlak, Brac irla...
Bueno ba, banoia neure "superbidaian", gaur Zagreb eta bihar????