Búsqueda personalizada

Tuesday, July 28, 2009

-1 eguna. Animo!!!

Gaur dana listo, baina azterketa batera jungo banintza moduan, nerbioak be bai. Esaten da ingurukoak trankil ez dagozanean norbera ere kontagiatu egiten dala. Ba nire kasuan be bai; etxeko emakumiak ez dagoz ba trankil; "bakarrik ez bazina jun..." "ez ibili inor ez dabilen tokitxik... beitxu bestela bilbotar bat galdu mendian..." (GII igotzen galdu da bat Hymalayan). Eta nik dinot... ez naz ba ahalegindu lagunak topaten!!! Ia mundu guztiari proposatu deutsot baina danak taket. Eta ni ez nago ba udan Lekitton geratzeko bi hile oporrak daukadazanian --- eta hori Lekitto moduko toki gitxi ikusi dodazala hortik zehar ibili nazen guztietan ---.
Egia esan, eta hau etxian ezin dot esan, neu be apur bat arduratuta nago, baina beste alde batetik kriston goguagaz. Azkan finian, ez dot neuk holako abentura bat nahi ala? Apur bat deskonektatu eta "motxila" husteko premina badaukat.

"Motxila" esaten dodanian ez da aldian eruango dotena. Egunero zeozer pasaten da eta sentimendu danak zaku birtual baten sartzen doguz eta modu batera edo bestera deskarga ezik, azkanian bete egiten da eta orduan kaletik hogei kilo gehiago daukaguzela emoten dau. Nik lehen (neure 16-18 trumoitsuetan) idatzi egiten neban baina azkanian neure kalterako, poesia zan-eta. Barriro hasi beharko naz, baina prosaz, blog hau idazten oso aske bainabil.

Beste motxila, bidaian aldian eruango dodana, listo daukat. Aman baskulan pisatu dot eta 8Kg inguru daukoz. Igual zeozer kendu beharko dot, nahiz ta ez daukaten gauza handirik. Motxila-todoterrenok, berak bakarrik kilo ta erdi badauko. Esterilatxu bat, 300g, zaku txiki bat 400g, egun bateren baten hondartzan (edo kanpinetan) lo egin beharko da-ta. Txubaskero-pontxo bat, trumoi azpian oinez edo trabesia bat egongo da. Zintzarriak (erderaz cascabeles) motxilak zarata egin daian... Eta kriston ilusioa. Baten bat eruango neuke neugaz

Dana listo!!!!