Búsqueda personalizada

Saturday, August 1, 2009

Adriatikoko benetako perla

Eta goizeko 10:30etan... autobusez Montenegrora. Egia esan 10:45etan urten dau, berandu be etorri da eta. Beste lagunek komenta eusten autobusak puntualak dirala Kroazian baina hau ez etorren bere sasoian. Eta gero aitxu dot zergatik: Kroazia-Montenegro mugan bi aduana dagoz eta bakotxian 15min emon doguz. Ez dakit Kroazia eta Montenegro artian ze "pike" dauken baina aduanetan broma gitxi erabili dabe poliziak: kotxe asko problema barik pasaten ziran baina batzuk, karga handiena euken familien kotxiak batez be, denbora luzez euki dabez. Pentsa kotxe familiarra daukazuela, seme-alabak eta emazte ta guzti zoiazela maleteruan ez jatzuela foliorik be kabitzen, eta han dator aduanako polizia eta eskatzen dotzue dana atarateko, maleta guztiak. Maleta eta boltsa guztiak zabaldu, begiratu... Famili bat Kroaziara sartzen egon da eta nik distantzira ezin izan dot ezer igarri baina polizia bronka edarra botaten egon da.
Montenegrora sartzeko aduanan autobuseko maleterotik bi maleta atara dabez eta jabiak barruan dagona erakutsi behar izan dabe beste danok autobusetik begira gagozela.
Bestela dana ondo, gero sekulako ilarak aguanta behar, bertoko jentia hondartzara eguerdian... badakizue zelan doian. Dubrovniketik Kotorrera 60km inguru egongo dira; ez dau emoten, hiru ordutik gora emon doguz autobusian eta.
Baina merezi dau, benetan. Gaurko sekulako berua kenduta, Dubrovniken inbidirik ez daukon tokia da Kotor. Eta hori ondino ez dotela ezer ikusi; ez dot alde zaharretik urten dagon berua dala-ta. Igual ontxe bainu bat hartzen.
14tan ailaga naz Kotorrera eta 15etarako terraza baten bertoko litro erdiko zerbeza bat edaten nenguan, 1,6euro. Gero bazkaldu egin dot erdi-erdiko hotel bateko taberna barruan (nahiku lujo); calzone 6,5 euro eta zerbeza 2euro. Ba hori, Dubrovniken inbidirik ez eukitiaz gain, %50a merkeago da. Eta oso polita alde zaharra, Dubrovniken antzera baina autentiko, turista askorik barik.
Kotorreko badia hau oso elegantia da be bai, laku bat emoten dau nahiz ta Adriatikora lotuta dagon. Eta laku ertzetan doi-doi 600-700-800-1000metroko mendiak dagoz. Ikusgarrixa. Retok (kuadrilako batek) esan eustan hona derrigor etorteko eta merezi dau. Egunen baten etorri nahi badozue lo egiteko problemarik ez dozue topako; ni 12euroko hostal baten sartu naz baina autobus geltokian 5-6 herritar gitxienez egon dira logelak eskaintzen.

Benetan orain arte ikusi dotena ikusita Adriatikoko benetako perla Kotor badia hau da.