Búsqueda personalizada

Sunday, August 9, 2009

Gogoratzeko egun bat

It's been a great day. Hori da esan neiken gauza bakarra, eta gaurko post-a hortxe amaituko litzake.
Lo edarto gabaz, gabaz hainka egin dosten moskito bat hil (odolez beteta egon da), gosaldu, dutxa bat... eguna ondo hasi da.

Gero, normala dan moduan Veneziara. 12:30ak aldera ailaga naz bertara eta lehenengo eta behin trenak zein ordutan nora dagozen ikusi dot. Zagrebetik Veneziarako trenian ezagutu neban lagun bat deitu dot orduan eta beragaz ibili naz egun guztia, gora eta behera. Eta San Markos plazako kafetegi baten piano, kontrabajo, akordeoi, bibolin, klarinete eta flauta talde bat eten barik joten.
Veneziako kalietan gaur be lau-bost ordu ibili naz gora eta behera; oinez ibili itsasontzi-autobusa hartu, argazkiak atara. Bero be bazan baina Kroazian egon ta gero ez da hainbeste. Ganera edonon dagoz iturriak edateko eta freskateko. Zelan aldatzen dan Venezia turisten kale batetik bi kale haruntzago juanda!!! Dana ixil-ixilik, trankil, kale estuetan norbere pentsamenduak galtzen...

Arratsaldian kanpingera etorri gara eta piszinan sartuta egon gara ordubetez, eta hori izan da eguneko momenturik onenetarikua. Hori eta gero afaltzen izan dogun relax feeling-a, trankil, tenperatura edarrian. Baina dagoneko agurtu dot lagun hau eta neure bidiari ekin behar dotzat barriro.
Afaldu ta gero barriro irlandesa (baserritarra, nahiz ta Dublinekua izan) topa dot eta kafe bat hartu dot beragaz eta han egon gara bi baserritar berbetan bakotxa bere azentuagaz, kar-kar-kar. e-mail-ak trukatu, etabar...
Oporretarako bi geltoki barri daukadaz, hurrengo baterako; Dublin eta London. Hau da motxilero izatiak emoten daben pozik handiena, jentia ezagutzia eta esperientziak trukatzia bata bestiakin.

Venezia; é la cità piu bella. Ze polita! Edonor inspirateko moduko tokia da, abesten hasteko herri bat, kotxerik bako herri bat, maitemintzen eta maitemintzeko toki bat, amets egiteko toki bat, kosmopolita. Laurehun zubi inguru ei daukoz eta ganorazko mapa barik 5 minututan galdu leike bertatik. Ondo etortzen da prisa barik bertako kale estuetatik paseatzia, galduta mundutik kanal artian.
Badakit barriro bueltako nazela, eta hori ezin dot toki askogatik esan. Sentimendu desberdina da jakitia bueltan etorriko nazela. Noiz? Batek daki...