Búsqueda personalizada

Tuesday, August 4, 2009

La belle d'Adriatique

Hau da Hvar irlan ikusi dodan ferry baten izena eta barrutik pentsa dot; "izen ona izan leike Hvarrentzat". Gaur goizean, 8:30etako ferrya hartu dot Hvar irlara. Badakit ez dirala oporretan ibilitzeko orduak baina zeozer ikustekotan... aurrera.
Antxinako Veneziako arrantzale eta marinelak euki dotez buruan eta Montecristo pelikula zaharreko eszena batzuk. Izan be, oin dala 200 urte denboran geratutako tokia dala emoten dau eta edozein momentutan belauntzi bat sartuko dala espeziak saltzen. Bale, kendu terrazak eta txiringituak baina bestela gauza zaharrak dagoz dezente.
Bestela, ni Hvarren nagola euria egin dau Spliten, eta zenbat eskertzen dan!!! Tenperaturak 2-3 gradu egin dau behera (orain 22-23) eta sargoririk ez dago. Ibili leike gustora kalian barriro. Baina moskito madarikatuak be martxan hasi dira eta badaukadaz dagoneko hiru-lau "oreo" gaileta gorputzian zehar. Horretariko baten-bat afaltzen dagola. Merezi izan dau, ze gaur tiburoia afaldu dot, edo sinistu egin beharko dot, hori da esan dostiena.

Gauza asko gelditu jatez esateko baina txiringitoau zarratzen dabe ta bihar arte.

Domani andiamo?