Búsqueda personalizada

Wednesday, July 29, 2009

Dubrovnik. Hasi gara martxan

Goizeko 4retan jaiki behar... hori da hori txakurren orduan itxartzia. Xabierrek eruan nau Loiura eta hor hasi da nire abentura. Ez dakit komenta dodan baina Bartzelonan eskala neukan, hiru ordu, ta han egon naz erdi botata, erdi lo...

Enbarkateko ordua etorren moduan neure atera juan naz, 57a, eta nire sorpresa izan da munduko futbolistarik onenak ikusi dodazala; Xavi, Puyol, Ibrahimovic, Iniesta, Alves.... Guardiola...Pinto, Valdes... Laporta eta Begiristain. Kasualidadez 58 atian euken enbarkateko ordua eta neu baino 15-20 minutu arinago. Los Angeleserantz joiazen. Beraz, eguna hasteko modu xelebre bat.

Baina eguneko momenturik xelebriena 14:00etan etorri da. Nik Dubrovnik herrirako autobusa hartu dot eta Ritxigaz (Kroaziatik ebilen bandako bat) akorda naz. eSaMeS bat bialdu deutsat badaezpada Dubrovnikera heltzen nintzala eta ze kasualidade bera be bi lagunegaz ordu bete beranduago ailagaten zala. Ondo zabize, bai, igarri dozue eurakin batu naz pare bat egunerako-edo. Xelebria izan da zelako komunikazinoia euki dogun. Ezin genduelez deirik egin, ez daukagu roaming-ik, eSaMeS bidez egon gara; "non zagoz? 350kn-gatik gela eskaini dostie, eta zuk?" "guk gela badaukagu" "bale, apuntaten naz, ahal bada", "bale, zure bila noa". Nire bila etorri diranerako ordu bete pasa da ze, nahi barik, Ritxi Dubrovnikeko punta baten eta ni bestean egon gara ahalik eta konturatu arte.

Hemengo etxe jabiak putriak lakoxiak dira; autobusetik bajatu orduko "accomodation, have you got reservation?" eta logelak ze preziotan gora-eta-behera. Bertoko etxe jabiak, ganera, alkarren lagunak dira!!! Andra bat etorri jat Ritxin zai nagola ta itxoteko esan deutsat: ba handik 10 minutura beste bat etorri jat eta aurrekuak, panorama ikusita, besteari dagoneko nigaz negoziau dabela esan dotso. Turistak usaina daukagu ta zeer eingo dogu.

Ritxik eta bere beste bi lagunek topa dabe gela eta eurakin sartu naz. Gero "ver-venir", baina ikusteko dago dana. Hori bai, gaur edarto afaldu dot arratsaldeko 19etan, goizeko 9etatik jan barik egon eta gero. Eta berua galanta