Búsqueda personalizada

Saturday, August 8, 2009

O sole mio

Che bella cosa na jurnata 'e sole,n'aria serena doppo na tempesta!Pe' ll'aria fresca pare gia' na festaChe bella cosa na jurnata 'e sole.

Ma n'atu solecchiu' bello, oi ne'.'O sole miosta 'nfronte a te!'O sole, 'o sole miosta 'nfronte a te,sta 'nfronte a te!

Edarra abestia, batez be Veneziara ailagaten zarinian. Bueno, atzo igarri izan izan bazendue be, Veneziara etorri naz. Atzo gabeko 23.35etan trena hartu neban eta gaur goizeko 9etan (bi orduko atzerapenakin) ailaga naz Santa Luciako geltokira. Gabaz ondo egin dot lo, nahiz ta lau bidar eskatu dostien pasaportia. Bi muga dira, bakotxian bi custom officer edo aduanakin. Neu nazela ikusteko poliziari begiratu egin behar izan deutsat baina neukan enpanau itxurakin dudako eben ba neu nintzan ala ez.
Harrituta geratu nintzan tren zerbitzua ikusita. Sartzera noiala inspektoria neugaz batera nun egin lo erakusten. Ekarri eustazan mantak (ez ziran behar baina normala da) eta gero bi ur botila ekarri eustazan (bat gasagaz eta bestia gas barik) eta edalontzi bat. "Ez dago txarto, ura debalde". Bai, ondo, baina gaur goizian, begiko negarrak kendu orduko, ez dosta galdetu bat inspektoriak ia capuccino edo caffe nahi neban? "Brometan dabil ala?" Ta handik hamar minutura pakete bat bakotxari, bertan bi sandvic txiki, zumo, eta txokolatina bat egoazala. "Bai ondo be! Ez daukat denporarik galdu beharrik tabernan armosu jaten". Zer zan morroi hori, inspektoria ala kamarerua? Ni behintzat oso pozik, holako zerbitzurik ez dot topa aspaldian ta.
Trenian bertan, itzartu ta gero, Londoneko neska bat ezagutu dot. Inglesa baina Bangladesheko etorkinen alaba, kafe kolorekua. Hilabete dabil ia Europa guztitik zehar Londonetik hasi eta Romara arte, Budapest eta Wien pasata behintzat. Eta dana bakarrik.

Veneziatik 18km dagon camping baten nago, eta hauxera tokia!!! Bai jauna, igarri egin dot hona etorten, merkia izateaz aparte (12,5 gabeko) piszina bat dauko, jente pilo bat dabil eta gabero jaia egoten ei da. Jolly camp deitzen da eta honuntz bazatoze merezi dau. Bi gaberako daukat hartunda baina batek daki, igual beste gaberen bat be egongo naz. Otxandioko kuadrila bat be hamendik dabil eta holako irlandes "baserritar" bat, zeinegaz berbetan egon nazen erropak garbitzen bitartian.

Hala ba, banoia gondola artera, Veneziako kale estuetan galtzen.