Búsqueda personalizada

Tuesday, August 11, 2009

Munduko estaturik txikiena

Gaur eguna gogorra izan da, eskerrak goizian buffeta ordaindu doten gosaltzeko. Nahi beste jan dot, jakinda gero zer etorriko zan.
Atzo ez neban esan baina Romara etorri nintzan Veneziatik, ez dago txarto, e? Atzoko desioen urmaela Fontana d'Trevi zan eta Navona plaza, Forte San Angelo eta Vatikano urrunetik be ikusi nebazan.
Ba gaur hori, goizian Vatikanora jun naz eta espero neban moduan jente pilo bat. Kupulara sartzeko kolan ordubete egon naz eta aspertu nazenian kolatik urten eta beste dana ikusi dot, han ez da egon inongo problemarik eta.
Munduan eragin handiena daukon munduko estaturik txikiena ikusi dot gaur. Bai, Aita Santuak zer esan ba munduko erakunde asko atzetik. Ikusgarria da San Pedro eliza baina larri apur bat emoten dau zenbat diru ohostu daben hori dana erakitzeko. Elizak sekula ez dau predikatzen dabena egin, ezta egingo be: pobrezian bizi eta asko errezau. Biblian kontatzen diran ipuinak irakurri eta horreri kasu eginda bizi.
Vatikano gusta jat, merezi dau. Hortik urten eta 16arte gora ta behera ibili naz, errementau arte. Tartian taberna baten sartu naz pizza jaten. Ez dakit jakingo dozuen baina Roman behintzat pizza pisura saltzen dabe. Momentuan aukeratzen da zatia eta balantzan pisatzen dabe. Zenbat pisu, hainbeste diru.
Gaur egun gogorra izan da eta errudun nagusia berua duda barik. Vatikanon ja bero handia pasa dot eta gero kalerik kale eguerdian be bai. Eskerrak honek erromatarrak abilak diran eta toki askotan iturriak daukez kalian. Ez dago urik erosi biharrik, nahi izanez gero botila bat eruan eta noizian behin bete.
Eguna gogorra izan dala bostetan igarri dot; ondoko supermerkatura sartu naz eta urteeran segurata etorri jat tiketa eskatzen. Gero kanpineko seguratak galdetu doste ia erregistrata nagon. Bale, bost egun daroitez bizarra kendu barik, baina aparte neke aurpegia ekarriko neban edo! (Ia bizarra gaur edo bihar kentzen doten)

Hala ba, bihar Colosseo, erromatar aztarnak, Traianoren zutabea... badaukat zer ikusi eta nahi aina ibili. Baina eguerdi-arratsalderuntz urtengo dot eta iluntze-gabaz etorri bueltan a priori.

Ave Caesar, morituri te salutant