Búsqueda personalizada

Monday, August 3, 2009

300km, 8 ordu Kotor->Split

Bai bai, gaur eguna luze doia. Goizeko 6:15etan jaiki naz 7:10etan autobusa neukan eta. Kakao bat eta bollo bat jan eta autobuserantz.
Komenta eusten autobusak puntualak zirela; ba Montenegron ez behintzat, edo ez jat suerta. Hamar minutu berandu urten dogu eta 15etan ailaga naz Splitera. Bai Bai! Ondo irakurri dozu. Danera 300km inguru egongo dira baina ia 8 ordu emon doguz bidian. Hori bai esan behar da Montenegro-Kroazia mugan ordubete eduki gaituela geldirik. Aduana bakotxian (2) autobusa geratu, policija bana igo da autobusera eta pasaporte guztiak batu ditu. Gaur ez dabe autobuseko inon maletarik zabaldu. Baina bai ikusi dodala Kroaziako aduanan Volkswagen furgona zahar bat, kroaziako matrikuladuna, geldirik eta maleta eta ate guztiak zabalik. Eurak behintzat trankil egozan, euretariko bat malabarrakin jolasten ikusi dot eta.
Gero, Bosnia Hercegovina lurraldian 30 minutuko geldialdi bat ein dogu. Nik ez dot euki argi nun gengozan Bosniako atala bakarrik 10km luze da eta. Kroaziako kunak hartu dostiez baina gasolina prezioak bertako txanponian egozan.
Bat dala eta beste bat dala, 15etan ailaga Splitera, berez 13:50 zanian ordua. Autobusetik bajatu orduko han euki doguz 5 pertsona gelak eskaintzen. Gizon edadeko bat hurreratu jat eta hiru gabetarako gela bat eskaini doste. Etxe jabiak bi andra-gizon dira, jatorrak. Hurrengo hiru gabetan lo edarto egingo dodalakoan, han egongo naz, oso leku trankilian, supermarket onduan eta taberna eta jatetxe pare bat kale bardinian. Autobus geltoki eta alde zaharretik 3 minutura. Hori bai, ia 25 euro gabeko baina biko gela oso bat neuretzako. Dana be ezin da.
Bestela, Splitek itxura ona dauko, alde zaharra ikusten nabil eta antxinako Erromako jauregi baten ganian egindako herria da. Etxetik 200metrora bandera urdindun hondartza bat ei daukat. Gaur ezin eta biharko itxiko dot.

Banoia alde zaharretik buelta bat emoten, argazki batzuk ataraten (dagoneko 300etan nabil), gero beste draught beer bat, hirugarrena izango da eta zeozer afaldu. Eta gabaz, lo , eguna luze doia-ta.

No comments:

Post a Comment