Búsqueda personalizada

Sunday, July 26, 2009

-3 eguna. Bidaia prestatzen

Hiru egun falta dira nire abentura barrirako.

Gaur musika-bandagaz batera jo dot plazan eta, egunotan normala danez, berandu afaltzen etxian. Afaltzen nagola, okela pipar berdiakin, ama egon da eskatzian neugaz. Arduratuta dagola igarri deutsat.
"Erosi dozuz gauzak zure biajerako?" "kontuz kredito txartelakin" "Ibanek (kuadrilako bat) esan doste urreko toki batetik doiazela oporretan"
Argi dago. Esan neutsanian bakarrik noiala ia bihotz-atakiak emon eutsan. Urtero noia toki batera baina ez da ohitzen, eta dagoneko ez da ohituko, kanpora noianian bai oporretan bai biharrera.

En fin, galdu eingo nazela diñue eta egia esan ez jat askorik ardura. Zelan ba bestela, denboraldi batez deskonekta nahi dot eta baita amangandik be.