Búsqueda personalizada

Monday, July 27, 2009

-2 eguna. Bidaia prestatzen (2)

Gaur goizian itxartu nazenerako gauzak argi; erosketak amaitxu. Gehiena badaukat baina gauza garrantzizko batzuk erosi behar dotez; adibidez beheranzkoa gelditzeko pastilak.
Eta barrezka hasi orduko esango deutsuet zertarako erosi behar diran pastila horreek. Orain dala urte bi Endika (kuadrilako bat) eta neu Turkiara juan ginan. Ez naz gaur askorik sartuko nundik nora ibili ginan, bakarrik konta daidan Göremetik Antalyarako bidian ze pasa zan. Azkan gabaz Göremen Polonian ezagutu nebazan bi turkiarrekin afaldu genduan eta gabeko autobusa hartu genduan. Gaba erdian geratu ginian eta hasi ginian tripak ez egozala ondo igarten. Ba... gero eta txartoago, gero ta estuago... bide erdian autobusa geratu egin bihar izan neban, nire tripek ez ebelako gehiorik aguantaten. Ba hori, nire bizitzako estualdia. Eta hurrengo hiru egunak arroza jaten.
Pastilak aparte, kandauak, lotarako tapoiak eta kotxeko karneta be eruan nahi dodaz. Kotxia alkilako dotenik ez daukat argi baina badaezpada...

No comments:

Post a Comment