Búsqueda personalizada

Monday, August 17, 2009

Bidaia zenbakitan

Hemen daukazuez bidaia hau hotz-hotzean nolakoa izan dan zenbakitan.
  • Irteera eguna Lekittotik, uztailak29
  • Buelta Lekittora, abuztuak16
  • Bidaia egunak: 19 irteera eta buelta kontatuta
  • Bisitatutako lekuak
  1. Dubrovnik (3 gaba)
  2. Kotor eta Budva Montenegron (2 gaba)
  3. Split. Hvar irla eta Trogir herria (3 gaba)
  4. Plitvice. Plitvicka Jezera parke naturala (gaba bat)
  5. Zagreb (bederatzi ordu)
  6. Venezia (bi gaba)
  7. Roma(hiru gaba) eta Civitavecchia (egun pasa)
  8. Bartzelona (bi gaba)
  • Dubrovnik-Kotor: 60 Km, hiru ordu autobusez
  • Kotor-Split: 300Km, zortzi ordu autobusez
  • Split-Plitvice: 250Km, bost ordu autobusez
  • Plitvice-Zagreb: 108Km, bi ordu autobusez
  • Zagreb-Venezia: 400Km, bederatzi ordu trenez
  • Venezia-Roma: 550Km, bost ordu eta erdi trenez
  • Roma-Bartzelona: 900Km inguru, 20 ordu itsasontziz,
  • Bartzelona-Bilbo: 600Km, zazpi ordu autobusez
  • Kilometroak guztira: 3168Km

Sunday, August 16, 2009

... eta etxera bueltan

Atzo gabaz Graçia auzora juan nintzan, Montjuic-eko Font Magica ikusi eta gero. Zapatua zan eta jaiak atzo bertan hasten ziran baina... edarra giroa!!! Kale baten Lucrecia salsa kantatzen, beste baten 80-90 pop klasikoak, beste baten rocka... txosnak edonun...
Nik ez dakit zelan ez garin urtero juaten bertara. Bale, Gernika, Ondarru, Bilbo... ondo dagoz baina Graçiako jaiak ikusteko modukuak dira.
Bestela zer kontau handirik ez dago. Gaur autobusez Bilbora ailaga naz 18etan eta Lekittora 20etan. Lehenengo eguna da eguzkirik ez dotena ikusi neure abentura hasi nebanetik.
Orain lagunak ikusi, Karraspiora juan, igual jairen batera-edo (gustako jaten), ... Bi aste daukadaz aurretik.

Saturday, August 15, 2009

Iraganeko kontuak

Orain dala urtebete alde egin neban Bartzelonatik eta gaur barriro etorri naz. Orduan hemen berton nenbilen biharrian eta gaur bakarrik turista moduan.
Bidaia honetan toki barri batera ailaga nazenian nora jo edo zer egin erabaki behar izan dot, kasu gehienetan aurretik edo bertan galdetuta. Bartzelonan ez, hau ezagutzen dot. Atzo ailaga nintzanian oso trankil nengoan, banekian-ta nora juan, metro geltokia nun egoan, zein kale zan... Ez da abantaila makala hori.
Ba atzo Bartzelonako Rambla ezagunian sartu nintzan lehenengo eta gero Pere Tarres ostatura etorri nintzan. Ostatu hau nik lan egiten neban tokian aurrian dago eta beraz, "fitxata" neukan. Gero Raul, lehengo biharreko lagun bat, topa neban eta afaltzen jun ginan. Iraganeko hautsak harrotzen.
Oso berezia da hona etortzia batez be neu bizi nintzan eta mugitzen nintzan alderdian nagolako orain be; lehengo lantokia ikusi dot, Sants geltokia... eta bizi ginan pisua be bai, kanpotik noski. Gaur Bartzelonan zehar ibili naz, orain dala urtebete zapaltzen nebazan tokietatik. Oso ezaguna egiten jat dana, hain ezaguna ze, L3 metroan sartu eta badakit zein alderdi aukeratu behar dodan begiratu barik edo mapa barik ibili neike. Hau bai ezin nebala egin Venezian. Venezian mapa barik 5 minutu nahiku dira galtzeko.
Gaur nundik ibili nazen; Plaça Catalunya, Barri Gotic, Born, Parc Citadella, Arc Triomf, Glories, Forum, Barceloneta, Rambla dels Caputxins, Sants.
Gaur gabaz, Raulek ez banau arinago deitzen behintzat, Montjuiceko Font Magica ikustera noia apur baten. Turista asko egongo da, neu tartian, baina merezi dau. Eta gero, Graciara, jaiak gaur hasten/hasi dira eta.
Nahi barik baina neure buruari beste omenaldi bat gaur; denboran atzera urtebete. Lastima lehengo biharreko lagunak oporretan dagozala. Bartzelonako biharra ez jaten askorik gustaten, SAP-ABAPIV programatzaile, eta hori dala ta itxi eta bueltau nintzan etxera. Baina gustoko biharra euki izan baneu, batek daki igual gaur egun ondino hemendik biziko nintzateke.
Eta neure bidaia hau ia ia amaitu da. Bihar goizian autobusa hartzen dot Bilborantz eta iluntze alderuntz ailagako naz Lekittora. Kilometro batzuk, herri batzuk...
Bihar ikusiko gara.

Friday, August 14, 2009

Arrivederci Roma

Uste neban atzoko eguna zala neure buruari egin neutsan omenaldia. Eta pozik igo nintzan ferrira.
Eta igo nintzanian pozago; edarra lujua. Pentsaten neban zeozer sinplia izango zala baina honek "the love boat" edo erderaz "vacaciones en el mar" emoten dau. Hotel bat uran ganian, hori da hori, piszina, gimnasio, taberna, jatetxe, spa... Dudan nago zer egingo dodan.
Lo be "de lujo", hamaika ordu ia. Bezperan 5 egin nebazan bakarrik eta orekatzeko izango zan. Hiru italianokin nago kamarotian; bi italiano-italianuak eta hirugarrena italiano-morokila. Gaur be italo-kastellano berbetan. Bartzelonan Gas Natural Italia enpresarako gauzak egiten ibili nintzan eta hango esperientziak pilo bat lagundu nau Italian zehar eta ferryan.
Beste hiru ordu barru ailagaten naz eta gero lotarako toki bat topa, biharreko lagun bategaz trago bat hartu eta eguna finito. Bihar Gironara edo... bere sasoian ez neban zapaldu-ta!
Ganera Gracia-ko jaiak hasten dira Bartzelonan bihar. Itzalak dira jaiak, ikusteko modukuak. Ia ailagaten banaz.

Ciao!

Thursday, August 13, 2009

Mila erromatar, bost japoniar eta neu

Atzo aurreratu neban moduan gaur Civitavecchiara etorri naz. Erromako portua da berau "de facto", Erroma itsasotik hurran baina barruan dago ta. Nire intentzinoia gaur neure burua saritzia zan eta uste dot bete dotela. Civitavecchian badago aquapark bat eta bertan egon naz part botata ibiltzeko behar izanik barik.
Bueno, ez da guztiz egia. Goizeko 9etan herrira heldu nazenian lehenengo eta behin ferry tiketa erostera juan naz eta gaurko "pateada" dosia hartu dot; ordu erdi oinez, nundik nabilenik barik ia, motxila eta guzti. Eskerrak goizeko 10ak zirian eta Lorentzok ez daben halako aurpegikorik emoten. Baina ez dau barkatzen.

Dana dala, turismo bulegokuak kotxian eruan nabe Aquafelix-era eta han sartu naz neu neure motxilatzarragaz. Eta alde guztietara begiratu, entzun... eta dana italiarrak. Pentsa dot bai, ia turista batek zer egiten daben Civitavecchiako aquaparkian eta erabaki dot "giri" bakarra neu nintzala. Aquaparka jendez beteta, hamaika erromatar eta neu. Onena ixilik egotia. Ixilik nenguan artian inork gitxik igarri ez nintzala italiarra.
Gero ikusi dotez Japoneko bost lagun eta esan dot "tira, ez naz despistau bakarra".

Gaur gabaz banoia dezente ezagutzen doten herri batera; Bartzelonara. Bihar 18etan ailagako naz eta biharreko lagun ohi bategaz kontaktua egin dot. Ikusten dozuen moduan banoia etxerantz geldi-geldi. Egia esan Kroazian espero baino 3 egun gitxiago egin nebazan eta...

uztailak 12- Lekitton aterkina eta Erroman guardasola

Atzoko partez, atzo ez ebilen blogger eta.

Lekitton aterkina eta Erroman guardasola.

Bai, Roman ikasi dot zertarako euskaldunak esaten deutsagun aterkinari "guardasola". Ez da idea txarra Roman guardasola erabiltzia, izan be japoniar itxurako guardasolak saltzen dabez.
Gaur 13etan ailaga naz Colosseo ondora. Gauza bat; berez Flavius anphiteatro da bere izena, Flavio enperadoreak agindutako anfiteatroa dalako. Bero galanta, ez neban gitxiagorik espero. Behintzat banekian orduak aurrera, eguzkiak indar gitxiago eukiko ebala. Halan ta be, seirak arte bakerik ez dau emon. Ritxik esan eban moduan "un sol de injusticia". Ez dakit baina 3-4 litro ur errez edan dotez gaur.

Enperadoreen Palatino edo jauregi hondarrak ikusi dotez lehenengo, gero foro erromatarra eta gero Colosseo. Arratsaldeko 17ak arte. Gero beste toki batzutatik ibili naz. Gabaz Colosseora bueltau argazki bat ataraten eta bueltan nago kanpinian , gabeko 22:30. Bai, gaur be ibiladi eguna euki dot, gerizpetan sarri geratu banaz be, bero honegaz arrastrerako, lotarako.
Ez dot esan baina itzala da Roma. Etortzia merezi dau.

Eta bihar zer? Ba bihar, goizian goiz jaiki eta Civitavecchiara juan nahi dot. Bertan Aquapark-a dago eta ferry-a hartzeko portua. "nahi" esan dot, ia zelan doiazen gauzak bihar.

Hurrengo post-era arte.........................

PD: 2ttor, nahiko neuke baina ezin dot argazkirik sartu, ordenagailu honeek ez dauke SD irakurlerik.

Tuesday, August 11, 2009

Munduko estaturik txikiena

Gaur eguna gogorra izan da, eskerrak goizian buffeta ordaindu doten gosaltzeko. Nahi beste jan dot, jakinda gero zer etorriko zan.
Atzo ez neban esan baina Romara etorri nintzan Veneziatik, ez dago txarto, e? Atzoko desioen urmaela Fontana d'Trevi zan eta Navona plaza, Forte San Angelo eta Vatikano urrunetik be ikusi nebazan.
Ba gaur hori, goizian Vatikanora jun naz eta espero neban moduan jente pilo bat. Kupulara sartzeko kolan ordubete egon naz eta aspertu nazenian kolatik urten eta beste dana ikusi dot, han ez da egon inongo problemarik eta.
Munduan eragin handiena daukon munduko estaturik txikiena ikusi dot gaur. Bai, Aita Santuak zer esan ba munduko erakunde asko atzetik. Ikusgarria da San Pedro eliza baina larri apur bat emoten dau zenbat diru ohostu daben hori dana erakitzeko. Elizak sekula ez dau predikatzen dabena egin, ezta egingo be: pobrezian bizi eta asko errezau. Biblian kontatzen diran ipuinak irakurri eta horreri kasu eginda bizi.
Vatikano gusta jat, merezi dau. Hortik urten eta 16arte gora ta behera ibili naz, errementau arte. Tartian taberna baten sartu naz pizza jaten. Ez dakit jakingo dozuen baina Roman behintzat pizza pisura saltzen dabe. Momentuan aukeratzen da zatia eta balantzan pisatzen dabe. Zenbat pisu, hainbeste diru.
Gaur egun gogorra izan da eta errudun nagusia berua duda barik. Vatikanon ja bero handia pasa dot eta gero kalerik kale eguerdian be bai. Eskerrak honek erromatarrak abilak diran eta toki askotan iturriak daukez kalian. Ez dago urik erosi biharrik, nahi izanez gero botila bat eruan eta noizian behin bete.
Eguna gogorra izan dala bostetan igarri dot; ondoko supermerkatura sartu naz eta urteeran segurata etorri jat tiketa eskatzen. Gero kanpineko seguratak galdetu doste ia erregistrata nagon. Bale, bost egun daroitez bizarra kendu barik, baina aparte neke aurpegia ekarriko neban edo! (Ia bizarra gaur edo bihar kentzen doten)

Hala ba, bihar Colosseo, erromatar aztarnak, Traianoren zutabea... badaukat zer ikusi eta nahi aina ibili. Baina eguerdi-arratsalderuntz urtengo dot eta iluntze-gabaz etorri bueltan a priori.

Ave Caesar, morituri te salutant