Búsqueda personalizada

Saturday, August 15, 2009

Iraganeko kontuak

Orain dala urtebete alde egin neban Bartzelonatik eta gaur barriro etorri naz. Orduan hemen berton nenbilen biharrian eta gaur bakarrik turista moduan.
Bidaia honetan toki barri batera ailaga nazenian nora jo edo zer egin erabaki behar izan dot, kasu gehienetan aurretik edo bertan galdetuta. Bartzelonan ez, hau ezagutzen dot. Atzo ailaga nintzanian oso trankil nengoan, banekian-ta nora juan, metro geltokia nun egoan, zein kale zan... Ez da abantaila makala hori.
Ba atzo Bartzelonako Rambla ezagunian sartu nintzan lehenengo eta gero Pere Tarres ostatura etorri nintzan. Ostatu hau nik lan egiten neban tokian aurrian dago eta beraz, "fitxata" neukan. Gero Raul, lehengo biharreko lagun bat, topa neban eta afaltzen jun ginan. Iraganeko hautsak harrotzen.
Oso berezia da hona etortzia batez be neu bizi nintzan eta mugitzen nintzan alderdian nagolako orain be; lehengo lantokia ikusi dot, Sants geltokia... eta bizi ginan pisua be bai, kanpotik noski. Gaur Bartzelonan zehar ibili naz, orain dala urtebete zapaltzen nebazan tokietatik. Oso ezaguna egiten jat dana, hain ezaguna ze, L3 metroan sartu eta badakit zein alderdi aukeratu behar dodan begiratu barik edo mapa barik ibili neike. Hau bai ezin nebala egin Venezian. Venezian mapa barik 5 minutu nahiku dira galtzeko.
Gaur nundik ibili nazen; Plaça Catalunya, Barri Gotic, Born, Parc Citadella, Arc Triomf, Glories, Forum, Barceloneta, Rambla dels Caputxins, Sants.
Gaur gabaz, Raulek ez banau arinago deitzen behintzat, Montjuiceko Font Magica ikustera noia apur baten. Turista asko egongo da, neu tartian, baina merezi dau. Eta gero, Graciara, jaiak gaur hasten/hasi dira eta.
Nahi barik baina neure buruari beste omenaldi bat gaur; denboran atzera urtebete. Lastima lehengo biharreko lagunak oporretan dagozala. Bartzelonako biharra ez jaten askorik gustaten, SAP-ABAPIV programatzaile, eta hori dala ta itxi eta bueltau nintzan etxera. Baina gustoko biharra euki izan baneu, batek daki igual gaur egun ondino hemendik biziko nintzateke.
Eta neure bidaia hau ia ia amaitu da. Bihar goizian autobusa hartzen dot Bilborantz eta iluntze alderuntz ailagako naz Lekittora. Kilometro batzuk, herri batzuk...
Bihar ikusiko gara.

No comments:

Post a Comment