Búsqueda personalizada

Wednesday, August 5, 2009

Trogir eta musika

Gaur lo edarto einda jaiki naz, bai jauna! Fresko samar eta moskitorik barik! Baina eztulka.

Trankil zerealak jan eta 10:30 autobusera-> Trogir. Autobusan zai nagola Zaldibarko bi neska topa dodaz. Zagrebetik etxera eingo ei dabe, eta nik ondino badaukat etxera ailagateko distantzi edarra.
Trogir oso ondo dago ikusteko, txikina baina merezi dau buelta bat. Argazki batzuk be atara dodaz. Eta gaur Kroaziako musika entzun dot. Entzun edo... buruko mina galanta ein dostie!!!
Kontua da eguerdian kriston berua egoala ta zuhaizpe baten etzun naz pare bat bokadilo, fruta eta ur botila batekin. Erdi lokartu naz bai, baina txitxarrak laster akorda nabe (erderaz cigarras). Euretariko bat neugandik metro erdira ipini da enborrian eta beste bat onduan, eta edarra duo zaratatsua be! Ritxi, ez dabe tresillorik joten, senza tempo edo ad libitum baino! Holako deabru baten argazkia eta bideoa daukat.
Ala ba, konpontzeko taberna batera zerbeza bat edaten. Hidratazinoia derrigorrez, kar-kar-kar, egunero 32-33 gradutan edatia bere-bizikua da, bestela galdetu Cuatroko "superviviente"ari, eta ganera bitaminakin.

Bueltako autobusian 50kn-ko multa ordaindu behar izan dot ez dotelako tiketa "pikatu" makinan. Dirua komunetik behera botatzia moduan izan da. Tira, hori bada gauzarik txarrena... ez daidan besterik galdu bidetik.

Gero, Spliteko "hondarrezko" hondartzara juan naz: jun, dzanga eta etorri. Zer da hori!!! Karraspio abuztuko zapatu baten maria gora maria biziakin baino txarrago. Danak egozan alkarren ganian eta hondarra tunbonakin beteta. Bandera urdina dauko hondartza horrek baina uste dot Kroazian behintzat edozeri emoten deutsela bandera urdina. Hori bai, aldeko zeozer esatiarren, Mediterraneoko lehenengo hondartza da bi metrora dana ez dabena kubritzen. Dana kubritzeko 15-20 metro oinez egin behar da.

Ala ba! Barriro inpernua etorri da Splitera eta ni ihesi noia Plivitcera bihar goizian. Ez dakit han zer topako doten. Parke naturala ei da, eta orduan igual ez dot beste pare bat egunetan idatziko.

Do widzenia!!!

No comments:

Post a Comment