Búsqueda personalizada

Monday, August 10, 2009

qui qua, ametsen urmaela

Eta gaur nondik be ez dakit. Tira, bai, hasieratik hasi naiten.
Venezian gora eta behera ibili ta gero, aurreko post-ian esan neban lez, gaur trena hartu dot eta beste herri batera etorri naz. Ez noia esaten nundik nabilen, bakar-bakarrik esan bertoko toki batera ailaga nazela eta neure buruari esan dotzatela "eta zertan ibili naz ni gaur arte hona etorri barik!"
Trenian, neure aurrian judutar bat euki dot errezaten eta hebraieraz irakurten eta bi eserleku eskumara morroi bat kurutze txiki bat kolkotik behera. Onduan koreako bi neska eta bi kanadako. ONU emoten eban. Gero kurutzia eukanagaz egon naz berbetan angloitalokastilano baten, hiru hizkuntza nahastaten.
Bueno, baina ez noia egun guztia kontatzen ze bestela ez dot gaur amaituko.
...
Azkanian be ailaga naz kanpinera, bai berton be kanpin baten nago, bero, gose, motxila... danak ganian. Eta zein eukiko ongietorria emoten... ba moskituak! Dendan (uste dot neu bakarrik nagola hiruko baten) moskito bat ikusi dot piszinatik bueltan eta pentsa dot: "hori ezin leike bizirik itxi". Hil dot bai eta dana odolez beteta egonda madarikatua! Oinian beste bi bonboi gorri daukatez.
...
Berua eta motxila kenduta, gosia geratzen zan eta hori herrira juan nazenian bete dot. Edozein baztarretan saltzen dabe pizza zati bat edo antzeko gauzak. Ondo dago gabera arte aguantateko.
Ba gaur, mapa kanpin-dendan ahaztu dot eta ondo etorri jat; zelako bakea eta lasaitasuna sentitu doten barruan nahiz ta nundik nabilen ez doten jakin. Plaza baten iturri ezagun batera txanpon bat bota dot eta gurari bat eskatu, danak hori eiten dabela-ta. Nik botatakuagaitik ez da beteko ez! Norberak egin behar dau ahalegina gurariak beteteko, ez dau eingo ametsen urmaelak.
Hori bai, tokiak ikusgarriak izan dira.
Eguneko momenturik onena herrian pasiatzen nabilela gertatu da. Holako plaza baten, ez noia detailerik emoten, saxo alto bat eta kitarra bat egozen joten kanta ezagunak. Saxofonista ona edo txarra ez dakit baina Gorka Benitez akorda eragin doste bere mogimenduakin. Musika entzun, parajea begiratu, ura edan...
Gero norabide jakin barik aurrera egin dot eta beste plaza ikusgarri batera joan naz. Eta orduan etorri da "eta orain arte non ibili naz hona etorri barik?"

Ez neban hainbeste espero herri honengandik eta, horregatik-edo, asko gustaten ari jat. Me piace molto.

Bihar mapa hartuko dot eta ibilaldi eguna tokatzen da, kilometro batzuk eta argazki asko. Ez harritu erritmo honetan pare bat kilo galtzen badotez.

No comments:

Post a Comment