Búsqueda personalizada

Thursday, July 30, 2009

Dubronik oso ondo, eta gero?

Gaur goizian 9etan jaiki naz. Arinago 7etan haizia kentzeko baina esan leike edarto egin dodala lo.
Egia esan bart goizeko 4 eta erdietan kotxian sartzia ez da gauza edarra.

Gaur goizian kafetegi+okindegi baten gosaldu dogu. Zelako desberdinak diran gauzak herrialde batetik bestera; Kroazian ez dakie pasteleri baten kaferik hartu leikenik. Orduan ba, pastelerian bollo batzuk erosi eta kafetegian jan doguz goizeko 10etarako. Gero "hondartza" batera.
Ura nahiku hotza dago kanpoko tenperaturiagaz konparata, baina olaturik ez dagonez dana garbi-garbi. Ni gerizpetan egon naz (eta eskerrak), eta halan ta be hiru bidar egin dot dzanga.
Gero, etxera eguzki galdatan, dutxa, siesta eta alde zaharreko harresi ganera. Ia damutu be egin gara; arratsaldeko 18ak ziran eta eguzkia erdi sartzen baina edarra berua eskilaran gora eta behera. Gaur trankil trankil 400 eskilara igongo dotez lotara orduko.
Behintzat haize hotza daukagu gelan eta edarto baten egongo gara.

Gaur be Internetera konekta naz, ze bihar edo etzi nora juan begiratu behar dot. Kotor(Montenegro)ra nahi dot juan baina ia autobus konbinazinoiak zelan dagozen. Bestela, urrian ailagako naz etxera-eta.

Ah bai, gaur afaltzen egon garin tokian Euskal Herrian egondako kamarero bat egoan. "Where are you from?" galdetu "Basque Country" esan eta berak mugikorrian ikurrina erakutsi dosku.

Bueno, gaurkoz besterik ez, denporia aprobetxa behar dot toki honetan eta. Argazkiak bai, betiko moduan sobran nabil. Ez dakit 150era ailaga ez nazen, nahiz-ta asko errepikatuta egon

No comments:

Post a Comment